Public event

Antzerkizale Feministen Iluntzeko Topaketa 2026

WhenSep 11 - Sep 12 WhereGaraion Sorgingunea, Barrundia, Spain PriceFree
Open official listing
Event details

About this event

EHAZEk antolatuta, Antzerkizale Feministen Iluntzeko Topaketa egingo da bigarren aldiz Garaion Sorgingunean, irailaren 11 eta 12an. Egitaraua Irailak 11 20:30etan, harrera eta afaria.  Ondoren, gaubela Ane Guebara ipuin kontalariarekin. Irailak 12 09:00tan gosaria. 10:00etan, goizeko saioa: "Garaioneko txoko ederretan, arte eszenikoetako topagune feministen gainean hausnartzeko aukera izango dugu. Paseo eta tertulia artean, horrelako espazio kolektiboetako bizipenak konpartitu, eta etorkizun hurbil batean nolako topalekuak nahiko genituzkeen elkarrekin irudikatzeko zirrikitua izango da hau". 12:30etan, agurra! Info praktikoa Prezioa: 15 euro pertsonako (afaria, lo lekua eta gosaria barne). Ordaindu ezin baduzu, ez zaitez geratu etorri gabe. Izen-ematea: ehaze@ehaze.eus helbidean egin behar da abuztuak 30a baino lehen. Etorriko zarela argi baduzu, eskertuko dugu izen-ematea ahalik eta azkarren egitea. Edozein zalantza, deitu edo idatzi, ehaze@ehaze.eus-era edo +34 722898795 telefonora. Nori zuzendua: topaketa emakume eta genero disidenteentzat dago irekia. Hizkuntza: Euskara lehenetsiko da komunikazio hizkuntza nagusi bezala, baina beste hizkuntzetako hiztunei irekita dago. Eskertuko dugu euskaraz erraztasunez komunikatu ezin bazara, aldez aurretik abisatzea, egoera kontuan hartzeko eta nola egin dezakegun elkarrekin adosteko.  

Looking for more things to do?

Discover public events and activities by date, location and interest.

Discover more events